Zer da ikerketa konprometitua eta zergatik da hain ikerketa metodologia baliagarria?

Nilay Kavur-ekin elkartu ginen, haren Ikerketa Konprometituko arduradun lan berriaz hitz egiteko, UNIC4ER-en barruan, UNIC-en ikerketa atalean. Kavour ikerketa konprometituko zortzi arduradunetako bat da. UNICen ikerketa konprometituko arduradun sartu baino lehen, Kavur doktoretza ondorengo ikertzaile aritu zen Utrecht-eko Unibertsitateko Kriminologia Sailean (Herbehereetan) eta Koç Unibertsitateko (Turkian) Migrazio Ikerketa Zentroan (MiReKoc), migrazioarekin lotutako ikerketa proiektu batzuetarako.

Zer esan nahi du ikerketa konprometituak zuretzat? 


Hunkituta nago ikerketa konprometituaren zabalkuntzan laguntzeagatik arlo guztietan. Nire ustez, Ikerketa Konprometituaren atalik garrantzitsuena ikertzaileek gizarteko eragileekin lan egitea da, elkar harturik, gizarte mailako erronkak identifikatzeko eta eztabaidatzeko. Hori kontuan izanda, gai publikoak gizarte eragileekin batera identifikatzen dira, baina ez dira goitik behera inposatzen. Hartara, udalak, gizarte zibileko eragileak, enpresa pribatuetako eragileak eta akademikoak motibatuta egongo dira koordinatuta lan egiteko.

 

Badago ezagunago duzun berariazko metodologiaren bat? Esaguzu zerbait gehiago zure ikerketari buruz eta zergatik den ikerketa konprometitua hain baliagarria/garrantzitsua ikerketa metodologia gisa. 

UNIC4ER taldeko partaide izan baino lehen, ikerketako proposamen batean lanean aritu nintzen gobernuz kanpoko erakundeen kokapena aztertzen migrazioaren arloan, eta ikerketako partaide izan zitezkeenen artean konpromisoa eta lankidetza lehenesten. Koç Unibertsitateak animatu egin nau ikerketari ekin diezaiodan eta horretarako hasierako funts batzuk esleitu dizkit. Turkian migrazio arloan diharduten GKE-en konpromiso eta laguntza aktiboarekin, GKEen kokapena zein den ikertu nahi dut Estatuaren barruan, NBEn, EBn eta dohaintza-emaileen artean. GKEak inguru labainkorrean dabiltza, batetik instituzionalizazio, komertzializazio eta gerentzialismo gero eta handiagoak eraginda, eta, betetik, Estatu zentralaren ikuskaritza handiagoaren ondorioz. Horrek esan nahi du GKEak estatuaren eta finantzatzaileen gero eta mendekotasun handiagoa dutela eta horrek inpartzialtasunari kalte egiten diola. Ondorioz, ‘errefuxiatuen’ eskubideak arriskuan daude, GKEek estraofizialki lan egiten baitute. Bai errefuxiatuak eta bai GKEetako langileak estatu subiranoen, NBEren eta inbertsore pribatuen erdian daude: bakoitzak bere agenda eta interesak ditu giza eskubideen aplikagarritasunari dagokionez. GKEen helburu nagusiak aztertuko dira, haien asmo eta estrategia kontrahegemonikoetatik urruntzen dituzten zenbait alderdi. Oro har, ikerketa honen bidez, gizarte zibileko eragileekin batera, bazkideek izaten dituzten erronkak identifikatzea eta horiei ekitea da nire asmoa, turkiar testuinguruan. Gauzak ondo, ikerketa pilotu bat izatea espero da eta etorkizun hurbilean nazioarte mailara zabaltzea. 

 

Zure ustez, zelan lagundu dezake UNIC4ER-ek ikerketa konprometitu efizientea egiten? 

UNIC4ER-ek ikerketa konprometitua arlo askotan hobetzen langunduko duelakoan nago. Unibertsitate bazkideetako taldekideen ikerketa zorrotzari esker, berrikusketa bibliografiko osoa egingo da. Unibertsitateen artean jardunbide egokiak partekatzen hasi dira nazioarteko taldeekin. Ibilbide orriak garatuko dira plataformak sortzeko, elkarteetako ordezkariek eta akademikoek elkarrekin lan egin dezaten. Unibertsitate bazkideetako fakultateek diziplina ugaritatik aztertuko dituzte gizarte mailako erronka komunak.  

Interview with Dr. Sonja Alimović - UNIC4ER Seed Fund

A discussion of Sonja's work, and how UNIC's Seed Fund helped foster new connections and new c...

29 Apr 2024

Read more »

Interview with Dr. Zuhal Zeybekoğlu - UNIC4ER Seed Fund

A discussion of Zuhal's work, and how UNIC's Seed Fund helped foster new connections and new c...

08 Apr 2024

Read more »

Interview with Taskeen Iqbal (RUB) – UNIC4ER Seed fund

Insights into the German-Irish research cooperation project CSwell

05 Mar 2024

Read more »

Cookie Settings