UNICek mugikortasun birtual eta presentzialari buruzko gidaliburu bat kaleratu du

UNIC irakaskuntza eta ikaskuntza zentroek eta UNIC Nazioarteko bulegoek mugikortasunari buruzko erreferentzia garrantzitsuenak batu dituzte eta UNIC mugikortasun presentzial eta birtualaren gidaliburu bat egin dute.

 UNICek mugikortasuna, digitalizazioa, nazioarteko irakaskuntzaren barruko lankidetza eta kulturartekotasuneko ikaskuntza inklusiboa bermatzen ditu. Hori guztia sustatzeko, UNIC unibertsitateen  irakaskuntza eta ikaskuntza zentroek, haien kulturarteko lankidetzako irakaskuntzari buruzko ideiak UNIC Mugikortasun Presentzial eta Birtualaren gidaliburuan batu dituzte. 

Gidaliburuak, irakaskuntzan kulturarteko aniztasuna ezartzeko jardunbide egokiak nola ezarri jasotzen du.


UNIC unibertsitateetako kideen jardunbide egokien adibideak ageri dira gidaliburuan. Nazioarteko irakaskuntza doikuntza lau kategoria desberdinetan dago azalduta: mugikortasun presentziala, mugikortasun birtuala, mugikortasun konbinatua eta truke birtuala.Truke birtuala formatu bikaina da goi mailako ikaskuntzako emaitzak lortzeko nazioarteko testuinguruan. 

Horretaz aparte, UNICen Nazioarteko 8 bulegoetako taldeek gidaliburua sustatzen dute, aholku praktikoak emanez mugikortasun presentzial eta birtualeko aukerak prestatzeko eta finantzatzeko. Gidaliburuak langileen mugikortasuneko programen finantzazioaren informazio orokorra ematen du, baita ikasleen trukerako programarik arruntenei buruzko informazioa ere. 

Sareak sortzen eta unibertsitateetako irakaskuntzako lankidetzako jarduerak sendotzen saiatzen da UNIC aliantza. Horregatik, Truke birtualeko tailer batzuk eskaintzen ditu, irakasleek kulturarteko ikaskuntza metodoez eta kultura arteko ikaskuntzaz gehiago ikasi dezaten, goi mailako irakaskuntzako testuinguruan. 

Deskargatu gidaliburua hemen: UNIC Mugikortasun Presentzial eta Birtualeko Gidaliburua 

Interview with Dr. Sonja Alimović - UNIC4ER Seed Fund

A discussion of Sonja's work, and how UNIC's Seed Fund helped foster new connections and new c...

29 Apr 2024

Read more »

Interview with Dr. Zuhal Zeybekoğlu - UNIC4ER Seed Fund

A discussion of Zuhal's work, and how UNIC's Seed Fund helped foster new connections and new c...

08 Apr 2024

Read more »

Interview with Taskeen Iqbal (RUB) – UNIC4ER Seed fund

Insights into the German-Irish research cooperation project CSwell

05 Mar 2024

Read more »

Cookie Settings