UNICek ikasleei 60 nazioarteko online ikastaro baino gehiagotan parte hartzeko aukera ematen die

Ingelesez eskainitako diziplina ugaritako 60 ikastaro birtualeko katalogoa eskaintzen da UNICeko ikasleentzat.

UNIC mugarik gabeko irakaskuntzako aukerak ematen ahalegintzen da  

UNICen asmoetako bat, ikasleak unibertsitate kideen artean arazo gabe mugitzea da. UNICeko ikasle guztientzat diziplina ugariko ikastaroen katalogo bat sortuz, UNICeko ikasleek aukera ezin hobea daukate 8 unibertsitateetan nazioarteko online ikastaroetan izena emateko eta ikasteko. Ikastaro guztiak ingelesez dira eta formatu birtualean antolatuak. Hartu parte udako ikastaro batean edo aukeratu hurrengo seihilekorako ikastaro bat. 



UNIC ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago 

Ikastaroak ia arlo guztietan eskaintzen dira eta era guztietako gaiei buruzkoak dira: genetika, teknologia, kudeaketa, historia politikoa, COVID-19aren ondorengo negozioak, Asiako literatura, informatika forentsea edo eskandinabiar mitologia. Hona hemen ikastaro guztien katalogoa eta izena emateko bidea. Katalogoa aldian behin eguneratzen da ikastaro berriekin. UNICeko unibertsitaeetako batean ari bazara, UNICeko ikastaro birtualetako batean parte hartu dezakezu. Ikastaro bakoitza ECTS  kreditutan dago akreditatua. Kontsultatu zure ikasketetako orientatzailearekin kreditu horiek zure karreran sartu ahal diren. 

UNICen ikasiz gero, gure unibertsitate kideak ezagutzeko aukera duzu, baita harremanak egiteko modua ere zure UNIC ikaskideekin Europa osoan. 

Beste unibertsitate bateko ikastaro batean parte hartzea, kultura esperientzia baliotsua izan daiteke: Udaberriko Ekintzailetza Eskolako ikasleek beste herrialde bateko ikasle eta irakasleekin lan egitea esperientzia onuragarria izan zela adierazi zuten. Ikasteko beste metodologia batzuk ezagutu zituzten, irakasteko estilo desberdinak eta diziplina ugariko ikuspuntutik ikasteko aukera izan zuten. Irakurri gehiago UNIC truke esperientziei buruz, Udaberriko Eskolako ikasle eta langileen hitzetan.  

 


UNICen irakasteak aire berria ekarri dezake ohiko seihilekoko irakaskuntza akademikora. 

Ikasleak ez dira UNICen ikaskuntza aukerez onura jasotzen duten bakarrak. Nazioartean eskaintzen den ikastaro bat irakastea ere zeregin asebetegarria izan daiteke. Benetako kulturarteko esperientziak eta loturak sortzen dira denbora gutxian ikasle berriekin. UNICeko kideei irakaskuntza metodologia berriak eta diziplina ugariko lana erakusteko aukera oso motibagarria da irakasleentzat. Arrakastaren gakoetako batzuk hauek dira: komunikazio ona izatea ikasleekin, adibidez, ikasleei jakinaraztea noiz zauden prest eskaera maila jaisteko, edota lankidetzarako plataforma birtual desberdinak probatzea zure ikastaroan hoberen funtzionatzen duena aukeratzeko. 

Ikastaro bat era birtualean irakasteko moldatzeak ahalegina eskatzen du hasieran. Behin materiala  online izan ondoren, ostera, ikastaroa ohiko bilakatzen da. Ingelesez ematen diren ikastaro birtual guztiak onartzen dira UNICen ikastaroen katalogoan. Ikastaroetan irakasleek erabaki dezakete zenbat UNICeko ikasle onartu ikastaroan. Ikastaroa UNICeko ikasleei nola eskaini erabakitzeko orientazioa behar baduzu, mesedez idatzi zure hiriko UNICeko koordinatzaileari. 



UNICeko ikastaro irekiei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jo UNICeko unibertsitate kide bakoitzeko koordinazio taldera.   


Erasmus University Rotterdam: unic@eur.nl 

University College Cork: unic@ucc.ie 

University of Oulu: unic@oulu.fi 

Deustuko Unibertsitatea: unic.ud@deusto.es 

University of Zagreb: unic@unizg.hr 

University of Liège: unic@uliege.be 

Ruhr University Bochum: unicteam@ruhr-uni-bochum.de 

Koç University: unic@ku.edu.tr 

 

 

Interview with Dr. Sonja Alimović - UNIC4ER Seed Fund

A discussion of Sonja's work, and how UNIC's Seed Fund helped foster new connections and new c...

29 Apr 2024

Read more »

Interview with Dr. Zuhal Zeybekoğlu - UNIC4ER Seed Fund

A discussion of Zuhal's work, and how UNIC's Seed Fund helped foster new connections and new c...

08 Apr 2024

Read more »

Interview with Taskeen Iqbal (RUB) – UNIC4ER Seed fund

Insights into the German-Irish research cooperation project CSwell

05 Mar 2024

Read more »

Cookie Settings