UNIC CityLabs Jaialdia: ekainak 15 eta 16

11/06/2022 14:12 - 17/06/2022 14:14

European University of Post-Industrial Cities (UNIC) atseginez iragartzen du Nazioarteko Bigarren UNIC CityLabs Jaialdia Oulun izango dela, Finlandian, 2022ko ekainaren 15ean eta 16an.

Zer? 

UNIC CityLabs Jaialdiak Ouluko herritarrak, gizarte zibileko, mundu akademikoko, politika eta enpresa arloko eragileak bilduko ditu, eskualdeek dituzten erronkak identifikatzeko eta irtenbide jasangarriak bilatzeko eta 

  • Kulturaren bitartez, gizartea eta hiria biziberritzeko espazio publikoak hobeto balioztatzen laguntzeko. 

  • Gizarteratze arloko jardunbide egokiak eta kultura eta sorkuntza guneen eta auzoen arteko harremanak partekatzeko. 

  •   Kultura ezberdinak eta hizkuntza aniztasuna sustatzeko. 

  • 2021eko maiatza eta urria bitartean antolatutako CityLabs jardueren emaitzei buruz hausnartzeko. 


Beste era batera esanda, Jaialdia aukera paregabea izango da benetako UNIC elkarte bat eratzeko eta zu horren parte izatea nahi dugu! 

Noiz? 

  • Jaialdiaren hasiera ekainaren 15ean izango da, arratsaldean. 

  • Ekainaren 16an mahai-inguruak eta tailerrak izango dira, hiri postindustrialen trantsizioari lotutako gaiei buruz: migrazioa eta inklusioa, bestelako lekuak inklusio bektore gisa trantsizioan dauden hiri postindustrialetan, ondo zahartzea hiri postindustrialetan, hiri-erresilientzia, eta abar.

     

Non? 

Jaialdi hibrido bat ari gara prestatzen, programa presentziala eta birtuala! 

Jarduerarik gehienak Oulu hirian izango dira eta ekitaldi presentzialak Oulu hiriaren erdigunean. 



Nola? 

Apirilean,jaialdiari buruzko  informazio guztia izango duzu gure web orrialdean. 

Mesedez, kontuan izan ekintza guztiak dohainik izango direla, baina batzuetan tokia gorde beharko dela 

Galderarik izanez gero, mesedez, idatzi iezaguzu UNICen koordinazio taldera, Ouluko Unibertsitatean: unic@oulu.fi 

Laister, Ouluko  jardueretan elkar ikustea espero dugu! 


 

UNICStaffWeek

UNIC Staff Week | ULiège 2024

The University of Liège is delighted to welcome staff members from our 9 UNIC partner universi...

15 Oct 2024 - 17 Oct 2024

Read more »
smart city Thematic Line 3 Urban Resilience and Smart Cities

Research seminar: Smart city development as spatial manifestations of ...

On 25th June, Prof. Nathalie Crutzen and the Smart City Institute team are delighted to welcom...

25 Jun 2024 - 25 Jun 2024

Read more »
TL6 - Health and Wellbeing

UNIC Roundtable: European vision for One Health implementation

From 2 to 22 April 2024, the Rêve Général festival ("General Dream") will set the university c...

22 Apr 2024 - 22 Apr 2024

Read more »

Cookie Settings